XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Konstituzioaren 31.3. artikuluak diharduenez, izaera publikodun ondare prestazioak legearen arabera bakarrik ezar daitezke.

Hortaz, lege erreserbaren printzipioaren menpe daude tributuak esangura hertsian, baita ondare edukia duten gainerako prestazio publikoak ere.

56. Tasaren eraentza juridikoa

Hurrengo zerbitzuok emateagatik ezin daiteke tasarik eskatu (ezta prezio publikorik ere): iturri publikoetara ura ekartzea; bide publikoetan argiak jartzea; jagoletza publikoa orokorrean gauzatzea; babes zibila eskaintzea; bide publikoa garbitu eta nahitaezko mailetako hezkuntza ematea.

Tasa eta Prezio Publikoen Legearen 19. artikuluaren arabera, tasaren zenbatekoa ezin da administrazio jardunaren edo zerbitzuaren benetako kostua baino handiagoa izan.

Kostu horrek bere barne hartzen ditu zuzeneko eta zeharkako gastuak, finantza gastuak, gastu orokorrak eta ibilgetuaren amortizazioa.

Tasa bat ezarri baino lehen txostena aztertu behar da, jardun edo zerbitzuaren merkatu balioa zehaztu eta kostu hori hornitzeko bideak azalduz.

Tasaren sortzapena gertatzen da, bakarreko erabilera, zerbitzuaren ematea nahiz jardueraren gauzatzea hasten denean; edu berean, sortzapena gerta daiteke, jarduna edota espedientea hasteko eskabidea aurkezten denean.

Tributu kuota hiru motakoa izan daiteke: aurrez finkatutako zenbatekoa, osagai zenbatgarriei ezarritako karga tasa baten araberakoa, edota bien nahasketa.

Tasaren kuota zehaztean, betebeharpeko subjektuen ekonomi ahalbidea kontuan har daiteke.

Udalek tasak eska ditzakete, autolikidazio eraentzapean.

57. Prezio publikoak

Prezio publikoak dira Zuzenbide publikoaren eraentzapeko jardunen gauzatze zein zerbitzuen emateagatik ordaindutako kontraprestazioak, jardun zein zerbitzu horiek derrigor hartu edo eskatu behar ez badira, eta arlo pribatuak eman ahal baditu (arlo publikoari erreserbaturik ez daudelako, edo aginte egikaritzarik ez dakartelako).

Prezio publikoak ez daude legezkotasun printzipioaren menpe, hurrengo hiru baldintzok betez gero:

1) Prestazioaren eskabidea benetan askea izatea. Horretarako, ez da nahikoa legeak ez eskatzea prestazio hori; horrez gain, eskaturiko zerbitzu edo jarduna ezin izan daiteke eguneroko bizitzarako utziezinezkoa.

2) Zerbitzua edo jarduna monopolio eraentzapean ez burutzea.